Final-aurrekoetan murgilduko da Aitor Mendiluze, larunbat honetan, Gernikako saioan

2022ko txapelketako irudia.

Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Ane Labaka, Aner Peritz eta Joanes Illarregi izango dira Aitor Mendiluzeren bertsokideak. Igor Menika, berriz, ariko da gai-jartzaile lanetan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa, larunbat arratsaldean, Gernika Jai-Alai pilotalekuan. Saioa bertatik bertara ikusi nahi duenak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ditzake sarrerak.

Azken saioetan Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus gailendu dira eta finalean aritzea dute xede. Helburu bera du Aitor Mendiluzek: 2001etik hona, edizio guztietan, finalean aritzeko sailkatu da. Aurten ere onena eman beharko du.

Gernikako saioan ariko da Joanes Illarregi, hura ere, 2022ko txapelketako finalista.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartzen ari da. Gernikoakoa eta gero, Miarritzen, Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango dira hurrengo saioak. Finala, aldiz, abenduaren 20an izango da Iruñean. Zazpi bertsolarirentzat dago tokia Nafarroa Arenako oholtza gainean, zain izango baita Maialen Lujanbio aurreko txapeduna. Laugarren txapela lor dezake.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!