2026/11/12 - 2026/12/12 18:30

Erakusketa

Nekearen teoria

Nekearen teoria
Basteroko erakusketa gela, Andoain

“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea”  Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz.

Azaroak 12 - abenduak 12.
Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!