Udal langileak eta Udaltzaingoa bertaratu da tokira eta, segidan, Foru Aldundiko langileak eta Ertzaintza. Trafikoan eragina izango duen erabakia hartu dute: eremu horretatik igarotzen diren ibilgailuek Petromiralles gasolindegitik egin beharko dute bidea.
Hodiaren leherketa
Lehertu den hodiak Goiburutik ura ekartzen du bertako industriguneko enpresa batera. Hodi hori lehertu da eta errepidearen zoruan izan duen eragina bistakoa da.