Azaroaren 14a gerturatzen ari da eta Larramendi Bazkunak prest du azoka berezia. Postu ugariren artean maila goreneko jakiak eta edariak erosteko aukera izango da.
Ardo ekoizleak
Sei dira denera, horietatik lau nafarrak, eta Arabako eta Gipuzkoako ordezkari bana.
- Bodegas Azpea Nafarroako Irunberri herrian kokatutako upategi familiarra eta ekologikoa da, Javier eta Gorka Perez anaiek zuzendua.
- Biurko Gorri Nafarroako Bargota herrian dagoen upategi ekologikoa da, Rioja Jatorrizko Deiturapeko ardo ekologikoak ekoizten dituena.
- Bardea Etxaldea Kiko eta Pablo Fernandez Salinas anaiek gidatutako upategi ekologikoa da, Bardeetako basamortuaren alboan kokatua.
- Baztango Xurie Arizkunen sortutako ardo zuri ekologiko eta naturalaren proiektua da, Ana Iriartek eta IÒaki Bengoetxeak sortua.
- Beizamako Urkizahar txakolin ekologikoa mikro-mahasti kontzeptuan oinarritzen da.
- Garcia Huizi arabarra laugarren belaunaldiko mahatsezain familia baten upategia da.
Garagardo berezia
Hiru dira azokara hurbilduko direnak:
- Iker Etxebeste ohikoa da Bazkunaren azokan. Karom markadun edaria dastatzeko aukera izango da Goikoplazan.
- Basabe Garagardoak artisau garagardoa ekoizten duen Goierriko kooperatiba txiki bat da
- Scimmia Gasteizen gazte batzuek sortutako artisau-garagardo proiektu bat da.
Bi gaztagile
- Antsonea ardi gazta, Nafarroako Uztegi herrikoa. Aiurrik hainbat bider zozketatu du haien gaztea eta Santa Krutz jaietan, esaterako, postua jarri zuten.
- Behieko Olaberriko Etxeberri Goikoa baserrian ekoizten diren behi-gazta artisau eta ekologikoa da.
Gozogintza
- Arrastia Gâteaux Basques, Lapurdiko Uztaritze herriko gozogile ezaguna da, batez ere bere etxeko euskal pastel eta gozo tradizionalengatik. Urrian, esaterako, Asteasuko azokan izan ziren.
Olioa, barazkiak, kontserbak
- Bardea etxaldekoek, ardoaz gain, arbequina olio ekologikoa eta almendrak salduko dituzte.
- Artieda herritik dator Gukalde ekoizle agroekologikoa da. Kalitate handiko marmelada eta barazki-kontserba ekologikoak ekoizten dituzte bertan.
- Conservas Ebron San Adrian herriko kontserba-enpresa ezaguna da, eta bere produktu izarretako bat orburu bihotzak dira. Kontserba hauek oso lotuta daude Errigora ekimen herrikoiari.
- Bejondeizula barazkiak Iurretan kokatutako nekazaritza ekologikoko proiektua da. Barazkiak eta kremak salduko dituzte.
Egun osoko egitaraua
Azokan, gainerakoan, egun osoko hitzorduak iragarrita daude.
