urreko ikasturteetan, herriko elkarteetako ordezkariekin batera, Leizaran Institutuko zaintza arloko ikasleek hartu dute parte ekimenean. Aurtengo ikasturtean, berriz, La Salle Berrozpe ikastetxeko eta Aita Larramendi Ikastolako ikasleak batu dira ekimenera, hilean behin edo bitan parte hartzeko asmoz.
Ikastolako ikasleak izan ziren atzoko saioan, Josu Lekuona, Ainitze Errasti eta Araitz Aiestaran irakasleekin batera.