Andoaingo Eskola Publikoaren aldeko aldarria egingo dute larunbatean

Ondarretako eta Leitzarango hezkuntza komunitatea, eskola publikoaren aldarriarekin mugitu izan den aldarteetako batean 

Euskal Eskola Publikoaren aldeko topaketa egingo dute Basteron larunbatean, Ondarreta Herri Eskolak, Leitzaran Institutuak eta Eskola Publikoaren aldeko Harro plataformak elkarkidetzan antolatuta. Irekia da ekitaldia, eta hitzaldi aretoan, 10:00etatik 13:00etara izango da.

Besteak beste, Andoaingo eskola publikoaren egoera izango dute hizpide hezkuntza eragile ezberdinek, eta ekimenari amaiera emateko, elkarretaratzea eta prentsa-oharraren irakurketa egingo dute.

 

Egitaraua

10:00. Harrera eta Andoaingo Ondarreta HLHI eta Leitzaran BHI ikastetxe publikoetako hezkuntza komunitatearen hitz hartzea haien egoerari buruz (gurasoak eta zuzendaritzak): datuak, zailtasunak eta erronkak.

10:45. Harro Plataforma eta eragileen hitzartzea eta solasaldia.

11:30. Atsedena.

12:00. Eskola publikoaren inguruko gai eta datu interesgarriak; ikastetxeen fusioak, Hezkuntza sistemaren inguruko datu esanguratsuak, Eskola Bikaina Denontzat, segregazioaren «kontrako» mahaia...

13:00. Kontzentrazioa eta prentsa-oharraren irakurketa.

 

Hausnartu, esperientziak partekatu eta irtenbideak bilatu

“Eskola publikoak bizi duen egoerari buruz hausnartzea, esperientziak partekatzea eta elkarrekin irtenbideak bilatzea da" da topaketaren xedea, antolatzaileek azaldu dutenez.

Jardunaldiari amaiera emateko, kontzentrazioa egingo dute, “Andoaingo eskola publikoaren egoera salatzeko eta eskola publiko inklusibo, euskaldun eta kalitatezko baten aldeko aldarria egiteko”.

“Segregazioaren kontra, eskola publiko bakarra” lelopean egingo dute elkarretaratzea.

Antolatzaileek deialdia luzatu diete herritarri topaketan parte har dezaten, “zenbat eta familia, plataforma, irakasle eta eragile gehiago elkartu, orduan eta aberasgarriagoa izango da topaketa”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!