Musika doinuekin itxi zuten erakusketa

Jose Ignacio Agorretaren margolanen erakusketa bart itxi dute Don Inorrez musika taldearen emanaldiarekin.

Agorretak harreman estua du hainbat artistekin eta erakusketak iraun bitartean ekitaldi-sorta antolatu zuen Aiurrik, Bastero Kulturgunearekin lankidetzan.

Rayo zinemagilearen hitzaldiaren eta Lizarralde idazlearen literatur-solasaldiaren ostean, musika doinuak gailendu ziren erakusketa aretoan. Azken diskoen portadak Agorretak egin ditu eta hainbat hitzen egilea da Lizarralde.

Datorren astean erakusketa kolektiboa zabalduko dute gune berean, “Nekearen teoria” izenburukoa. Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat argazkizale elkartu dira erakusketarako. Tartean da Maddi Trutxuelo andoaindarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!