Puzzle lehiaketa, azaroaren 14ko Udazkeneko Azokan

© Guka.

Larunbat goizean lehiaketa berritzailea martxan jarriko du Larramendi Bazkunak: puzzle lehiaketa. Azaroaren 14an izango da, larunbatarekin, 11:30ean hasita, Goikoplazan. Partaideek aurretik eman behar dute izena.

Bi adin-talde izango dira, eta irabazleentzat sariak egongo dira. Bakarka edo bikoteka eman daiteke izena. Puzzleak osatzeko gehienez bi orduko epealdia izango da.

Parte-hartzaileak eta sariak

  • Gazteak: 10 parte-hartzaile, 12-15 urte bitartekoak. Izen-ematearen prezioa: gazteak, 5 euro pertsonako.
  • Helduak: 10 parte-hartzaile, 16 urtetik gorakoak. Izen-ematearen prezioa: helduak, 10 euro pertsonako.

Adin-talde bakoitzeko irabazleentzat sariak aurreikusi dituzte. Gazte mailakoan garaikur bat eta Salkin dendetan erabiltzeko 100 euroko bi bono. Helduen mailan, berriz, garaikur bat eta Salkin dendetan erabiltzeko 200 euroko bi bono.

11:30ean hasiko da, baina komeni da garaiz joatea

Parte-hartzaileak proba hasi baino 15 minutu lehenago bertan egotea eskatzen dugu, lehiaketa garaiz hasi eta aurreikusitako ordutegia betetzen dela bermatzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!