Zaintzapean da makilkaden biktima erakusten duen bideoko txakurra

Txakurra zaintzapean da dagoeneko (Argazkia: Hamairu Katu elkartea) 

Aparteko haserrea eragin du azken egunetan sare sozialetan zabaldu den bideo zehatz batek, zeinak erakusten duen 13 urteko gazte batek nola ematen dizkion makilkadak lurrean dagoen txakur bati, Andoaingo kale batean. Hamairu Katu elkarteak adierazi duenez, herriko udaltzainek esku-hartu dute eta zaintzapean da hilabete bakan batzuek baino ez dituen txakurra.

Donostialdean abandunatutako edo zaurgarritasun egoeran dauden animaliak erreskatatzen eta zaintzen dituen eta etxe bat topatzen dien Hamairu Katu elkarteak honako agiria zabaldu du bere instagram kontuan:

”Atzo zabaldu zen bideoari buruzko eguneratze garrantzitsu bat helarazi nahi dizuegu. Bideo horretan gizon bat txakur bati bortizki erasotzen ikusi zen. Andoaingo Udaltzaingoarekin hitz egin berri dugu eta zakurra zaintzapean dutela baieztatu digute. Une honetan, animaliak biltzeko zerbitzuaren esku dago.

Hortik aurrera, agintari judizialen esku geratuko da, dagozkion neurriak har daitezen.

Horregatik, lasaitasuna eskatzen dugu.

Oso ondo ulertzen dugu bideo horrek sortu duen amorrua, haserrea eta ezintasuna, baina orain garrantzitsua da dagokion prozedura jarraitzea”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!