Aitor Mendiluze, Gernikan garaile

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoan andoaindarrak jaso zituen puntu gehien. Hala, Donostiako finalaurrekoan ariko da azaroaren 21ean.

Agin Laburu, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aner Peritz eta Aitor Bizkarra kantari aritu ziren Mendiluzerekin batera. Finalean egoteko lehen urratsa eman du, beraz, andoaindarrak.

Antolatzaileek azken saioaren berri eman dute: “finalaurrekoetako lehenengo itzuliko azken saioa datorren astean izango da, azaroaren 14an izango da Miarritzeko Jai Alain, 17:00etatik aurrera. Kantuan ariko diren bertsolariak Andoni Rekondo, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Oier Etxeberria eta Sustrai Colina izango dira. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Miarritzeko saioarekin jakingo da zeintzuk izango diren finalaurrekoen bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak, baita, hiru saioen osaerak zeintzuk izango diren ere”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!