Aurreko asteazkenean, hilak 4, hoditeria lehertu zen Karrikan. Trafikoa eten egin zuten, ondorioz, tarte horretan. Geroztik errepidea altxa, hoditeria aldatu eta asfaltatze-lanak egiteari ekin diote ibilgailuen joan-etorria ahalik eta azkarren berrezartzeko.