Etxebizitzaren aldeko Greba Orokorrean goizean goizetik piketeekin ekingo diote egunari LABek deituta. Horren ostean, gosaria eskainiko dute eta etxebizitza-eskubidearen aldeko herri argazkia aterako dute Zumean. Ondoren, Donostiako manifestaziora joateko deialdia zabaldu dute. Arratsaldean, berriz, Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin eta ELArekin batera Andoainen mobilizatuko dira.
Eguneko egitaraua
- 6:00 Piketeak Makaldegitik
- 8:30 Grebalarien gosaria Juanita Alkain plazan
- 10:00 Etxebizitza-eskubidearen aldeko herri argazkia Zumean
- Ondoren, Donostiako mobilizaziora joateko deialdia
- 17:30 Mobilizazioa Goiko plazan