Eraitsi aurreko prestaketa lanei ekin diete Etxeberrietan

Aita Larramendi kaleko 5 eta 7 zenbakiak eraisteari ekingo diote laster. Horren aurretik, prestaketa-lanak egin behar dira. Iazko abenduan hasi ziren eremu hartako eraisketen jarraipena da oraingoa.

Goizean hasita prestaketa lanak Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zaintzapean egin dira. Izan ere, oso baldintza kaskarretan egon arren, badira hainbat pertsona bertan. Hortik atera eta amiantoaren bilaketarako lanei ekin diete gero. Hori egin ostean, kale hartako 5 eta 7 eraikinak botako dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!