Marrazki lehiaketa antolatu du Gazte Lokalak

26. urteurrenera iritsi da Gazte Lokala. Ohikoa denez, ekitaldiak iragartzeko marrazki lehiaketa antolatu dute.

A4 tamainan, orrialde zurian aurkeztu behar da proposamena. Genero, kultura eta gaitasunen aniztasuna kontuan hartu behar dute parte-hartzaileek. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da. Saria ederra da: bizikleta.

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 20an izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita, Gazte Lokalean. Bertan lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak erakutsiko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!