Garazi Kamiok aurkeztu du ekitaldia, eta Andoni Alvarez alkatearen, Marta Lasa euskara, hezkuntza eta kultura zinegotziaren, Ainara Ugalde Martin Ugalderen alabaren, eta, Oihana Arana Euskal Idazleen Elkartearen ordezkariaren eskutik jaso dituzte sariak irabazleek.
Epaimahaia, berriz, Karlos Linazasoro, Iñaxio Mujika, Juan Ramon Makuso eta Garazi Kamio euskal idazleek osatu dute.
XXX. Ipuin lehiaketa
1. maila (10 eta 11 urtekoena)
Finalistak: Jokin eta haizearen bidaia (Iraia Arribillaga Ivanova); San Juanen misterioa (Kattalin San Sebastian Perez); Migel Patata (Irai Jauregi Hidalgo); Hiltzaile bere horretan (Adei Zubeldia Bengoetxea); Haizearen ahotsa (Enzo Ormazabal Moreno); Espaziora bidaiatzen (Ane Etxezarreta Jauregi).
1. saria: Haizearen ahotsa (Enzo Ormazabal Moreno). Arrazoiak: "Misterio giroa du eta tentsioa azken unera arte mantentzen du. Bukaera borobila du”.
2. saria: Jokin eta haizearen bidaia (Iraia Arribillaga Ivanova). Arrazoiak: Hasiera oso polita du, ipuin baten hasiera, baina baita ere naturaren inguruan ondo dokumentatua dago. Abentura zentzua oso garatua dauka”.
2. maila (12 eta 13 urtekoena)
Finalistak: Aneren arimaren indarra (Laida Bueno Artetxe); Misterioz beteriko heriotza (Araitz Azpiroz Irulegi), Greenfordeko basoa (Euri Zubizarreta Rodriguez); Ander kanpaldian (Liher Fernandez Letamendi).
1. saria: Aneren arimaren indarra (Laida Bueno Artetxe). Arrazoiak: “Ideia poetikoa, oso klasikoa dauka, Hasiera oso polita dauka. Garapena oso orekatua eta joskera polita du. Hasierako deskripzioa erakargarria du, adin horretarako ez ohikoa”.
2. saria: Misterioz beteriko heriotza (Araitz Azpiroz Irulegi). Arrazoiak: “Gaur egungo hizkuntza erabiltzen du, ipuina eta kronika batzen dituena. Elkarrizketaren bidez garatua”.
I. Gutun lehiaketa
1. maila (14 eta 15 urtekoena)
Finalistak: Begirada batek bizitza alda diezazuke (Inge Fernandez Letamendi); Inork ez zuen horrelakorik espero (Leire Rodriguez Nicolas); Aitormen gutuna (Libe Arruti Etxabe); Irakurle ezezaguna (Haizea Alustiza Aizpuru).
1.- saria: Irakurle ezezaguna (Haizea Alustiza Aizpuru). Arrazoiak: Gai unibertsal bat erabiltzen duelako, hain zuzen, naufragioarena. Heriotzaren aurrean ze jarrera hartu planteatzen duelako”.
2. saria: Aitormen gutuna (Libe Arruti Etxabe). Arrazoiak: Puri-purian dagoen gaia kontatzen duelako, hain zuzen, Zeutako emigranteen egoera. Eta honen aurrean postura hartzen duelako, aldarri moduan”.
2. maila: (16 eta 17 urtekoena)
Finalistak: Nortasunaren tren-istripua (Marwa Zarouali); Heriotz atetik gutunak (Iker Truchuelo Fernandez); Oroitu nazazun (Aiora Otamendi Baltasar).
1. saria: Nortasunaren tren-istripua (Marwa Zarouali); Arrazoiak: “Tonu existentzialista mantentzen eta identitatearen arazoa planteatzen duelako. Barne-krisi egoera batean deskripzioa egin eta kanpo-krisi egoera batekin lotzen duelako. Gutuna ondo idatzia eta hizkuntza zehatza eta egokia erabiltzen duelako”.
2. saria: Oroitu nazazun (Aiora Otamendi Baltasar). Arrazoiak: “Egoera bizitzera eramaten zaituen errealismo gordina erabiltzen duelako. Gutuna hasteko modu originala daukalako, lehenengo hitzekin eta kolpe batez gaia mahai gainean jartzen duelako”.
Musika eta antzerkiaz jantzitako ekitaldia
Uda Musika Eskola ikasleek eta Katramila antzerki eskolako ikasleek sari emate ekitaldia ederki girotu dute.
Honako musikariak aritu dira: June Rodrigo, Alaitz Azkue eta Ane Sanchez flauta joleak Elena Gorrotxategi irakaslearekin, eta, Kerman Miguel gitarra-jolea, eta Irene Piñeiro eta Xabier Etxeberria biolin-joleak Mirari Irutzun irakaslearekin.
Antzerkilariak, berriz, Kristina Ropero eta Maialen Mariezkurrenak zuzendu dituzte.