A11 | Etxebizitzaren aldeko Greba Orokorra

Jarraipen zabala izaten ari da Greba Orokorra

Deitzaileek emandako lehen datuen arabera, greba deialdiarekin bat egin du langilegoaren gehiengoak.

Andoainen, esaterako, jarraipena oso zabala izaten ari da. Industriguneetan tailer eta enpresa gehienak itxita edo langile gutxirekin daude martxan. Zerbitzuetan eta udal administrazioan, zerbitzu minimoez harago, etena erabatekoa dela adierazi diote deitzaileek Aiurriri.

Goizean hasita pikete-informatiboak dabiltza udalerri osoan. Era baketsuan izaten ari dira nahiz eta Mercadona inguruan lau identifikazio egin dituen poliziak.

Udal administrazioa

Zerbitzu gehienak etenda daude. Esaterako, Andaingo eta Urnietako kiroldegiak itxita daude.  

Eguerdirako manifestazioa deituta dago Donostian, 12:30ean hasita.

Etxebizitza Sindikatu Sozialista

Goizean goizetik hasita, kalera atera dira. Hala, salaketa ekimen ezberdinak egin eta gero, arratsaldeko manifestaziorako deia zabaldu dute. Andoaingo Igara Espazio Sozialistan gosaldu eta, indarrak hartuta, Donostiara abiattzekoak dira hiriburuko manifestazioan parte-hartzeko. "Historikoki demostratu den bezala", ohar bidez zabaldu dutenez, “langileriak eskubideak antolatuta eta borrokan irabazten ditu; horrenbestez, dei egiten diogu herritar orori kaleak hartu eta mobiliza dadin”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!