Gizonezkoak
Hirugarren garaipena jarraian lortu zuen Euskaldunak, aurreko asteburuan. 2-1 garaitu zuen Soraluze Ubitarten jokatu zen partidan eta, bolada on horri esker, sailkapenaren bigarren postuan da. Igande honetan 9. jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute Zarautzen, arratsaldeko 15:00etan hasita. Zarautz B taldeak ez du oraino punturik lortu, aurreko 8 partidak galdu baititu. Euskaldunak 3 puntu gehiago lor ditzake, beraz.
Urnietak, bere aldetik, puntuak pilatzen jarraitzen du. Lau partida dira galdu gabe eta, aurreko asteburuan, Trintxerpe taldea garaitu zuen etxeko partidan (2-0). Gorengo mailako 1. multzoko sailkapenean 5. postuan da. Datorren larunbatean Zizurkilgo Elbarren futbol zelai estuan jokatuko du, arratsaldeko 16:00tan hasita.
Emakumezkoak
Emakumezkoen Gorengo Mailan, Euskalduna egiten ari dena ez ohikoa da: 6 partida irabazi ditu, 29 gol sartuz eta bakar bat ere jaso gabe. Datu horiekin, ezinbestean, 4. multzoko lidertzan da. Denboraldiaren lehen txanpa honetan, behintzat, nagusitasun handia erakusten ari da. Aurreko asteburuan 0-3 irabazi zuen Segura-Aizkorri taldearen zelaian. Larunbat honetan Ubitarten jokatuko du, arratsaldeko 17:00etan hasita, sailkapenean atzetik datorkion Intxurreren aurka.
Hilabete eta gero, garaipena eskuratu zuen Urnietak. Hauek ere etxetik kanpo, Intxaurdi D taldearen zelaian (0-1). Hiru puntu gehiago lortzeko aukera dute, asteburu honetan, etxeko partidan. Usurbil B taldea izango da aurkaria arratsaldeko 15:30ean hasiko den partidan.