Winter Series desafioa, Arrate pilotalekuan

17:00etan hasita, haur eta gaztetxo mailako kinielak jokatuko dira.

Gazteleku Pilota Elkarteak, Andoaingo Udalarekin elkarlanean, Gernikan ari diren Winter Series txapelketako pilotari onenen arteko desafioa iragarri du: datorren azaroaren 22an izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita. Sarrera 5 eurokoa da.

Barandika-Basque eta Erkiaga-Lekerika, egun, antolatu daitekeen partidarik zirraragarriena da. Hala, Andoaingo eta inguruko pilotazaleek zesta-puntako onenak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.

Urteak dira ez zela maila horretako partidarik antolatzen. Bada, egun gutxi barru, onenentsuak hurbilduko dira Arrate piltalekura.

Aurretik emakumezkoen artek partida jokatuko da. Honetan ere mundu mailan onenen artean dabiltzan pilotariak ariko dira: Elaia-Frida eta Naroa-Maia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!