Milagrosaren ospakizuna Andoainen, datozen egunotan

Artxiboko irudia

Hiru hitzordu iragarri dituzte: larunbatean, igandean eta hilaren 27an.

Ehun urtetik gorako tradizioari jarraituz, aurten ere Milagrosaren ospakizuna egingo dute San Martin parrokian, Hirurrena baten bidez: larunbat honetan, mezaren amaieran, lehenengo eguna; igandean, mezaren amaieran, bigarren eguna; eta, azaroaren 27an, ostiralarekin Milagrosa eguneko meza berezia arratsaldeko 18:30ean hasita, koroa eta guzti. Dominen bedeinkapena eta banaketa egingo da hirugarren eta azken hitzordu horretan.

MILAGROSAren OSPAKIZUNA

  • Azaroak 21, larunbata: 18:30, mezaren amaieran.
  • Azaroak 22, igandea: 11:30, mezaren amaieran.
  • Azaroak 27, ostirala: 18:30, meza berezia koroa eta guzti.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!