2026/12/30 11:00 - 19:00

Eskaintza

“Sasi artean sartu naiz zelaia ikusteko”, Lili Zubeldiaren eskutik

“Sasi artean sartu naiz zelaia ikusteko”, Lili Zubeldiaren eskutik
Basteroko erakusketa gela, Andoain

Sasiek, txarrantxak eta atakek banatzen dituzte bidea eta zelaia. Hor tartean kokatzen da artista andoaindarraren begirada, badena eta litekeena batzen (banatzen) diren puntuan. Ia-izate-hori bereganatzen dute irudiok, ikusten denaren eta irudikatzen denaren artean sortzen dena islatuz. Gazteria lansailak bermatuta, Lili Zubeldia artista andoaindarrak arte lantegiak eskainiko ditu abenduaren 28, 29 eta 30ean.

Bi talde osatuko dira: familiarra (11:00etan) eta nerabeena (17:00etan). Talde bakoitzarekin bi orduko hiru saio egingo ditu. Datorren abenduaren 16an itxiko da apuntatzeko epea, eta plaza kopurua gainditzen bada zozketa egingo da. Hemen, apuntatzeko esteka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!