Kirol emari handia du Andoaingo herriak, eta asko dira, bakoitza dagokion jardueran, urtean zehar kirol lorpenen bat eskuratu dutenak. Urtero legez, Andoaingo Udalak, Jarduera Fisiko eta Kiroleko Lansailaren eskutik, kirolaren eta kirolarien eremuan urtean zehar izandako emaitzen gaineko begiratua eta aitortza egingo die ekitaldi honekin.