Basteroko emanaldian bertan izan ziren Iginitzekin Manasluko zeharkaldian parte hartu zuten mendizaleak, Mikel Maiza ez beste guztiak: alegia, Xabier Iribar, Iñaki Urretabizkaia, Joselu Iginiz, Joseba Maiza, Mikel Altuna eta Elias Aranburu.
Iginitzek zeharkaldiaren gaineko hainbat xehetasun azaldu zizkien Basterora hurbildu ziren mendizaleei: halako mendi txangoa egiteko behar diren baldintza fisikoak; Himalaiako eremu horretan zein paisai natural eta mendi tontorrekin goza daitekeen; zeharkaldian topatzen diren herrixkak, herritarrak eta horien kultura eta erlijio sinesmenak; zamalarien bizimodua...
Mendi Astearen hurrengo emanaldiak
Azaroak 13, ostirala
“Manaslun barrena”, Aitor Iginitzen eskutik. Bastero, hitzaldi aretoan, 19:00etan.
Azaroak 17, asteartea
“Nire mugen gainetik”, Josu Merinoren eskutik. Euskaldunaren egoitzan, 19:00etan.
Azaroak 18, asteazkena
Bazkideen batzar orokorra. Euskaldunaren egoitzan, 19:00etan.
Azaroak 19, osteguna
“Baruntse mendiaren deia”, Xiril Alvarezen eskutik. Euskaldunaren egoitzan, 19:00etan.
Azaroak 22, igandea
Mendi irteera (Arano-Oianume) eta bazkaria Oianume jatetxean.