2026/12/27 09:00 - 20:00

Omenaldia

“Andoain Cup” IV. Eskubaloi txapelketa, Leizaran Eskubaloi Taldeak antolatuta

“Andoain Cup” IV. Eskubaloi txapelketa, Leizaran Eskubaloi Taldeak antolatuta
Allurralde Kiroldegia eta Arrate Pilotalekua, Andoain

Emakumezkoen eskubaloia protagonista izango da berriro ere “Andoain CUP” txapelketaren laugarren edizioan. Hogei bat talde elkartuko dira Andoainen urtea kirolaz eta eskubaloiaz gozatzen agurtzeko. “Andoain CUP” infantil mailako taldeei zuzenduta dago, eta 2013an eta 2014an jaiotako jokalariek parte har dezakete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!