Andoaingo Txirrindulari eskolako kideek denboraldi berriari ekin diote dagoeneko. Modalitate ezberdinetako lehen lasterketak izan dituzte azken asteotan, eta orain aurretik dituzten helburuak burubelarri prestatzen dihardute orain.
Ziklokrossa eta pista, kadeteen lehen erronkak
Aner Barrenetxea eta Unax Guisado ziklokross denboraldian murgildu dira. Orain arte, Villarcayo, Medina de Pomar eta Amurrion izan dituzte lehen lasterketak. Pistako denboraldiari ere ekin diote kadeteek: lehen jardunaldia azaroaren 7an izan zuten, eta hemendik aurrera larunbatero izango dute froga. Gainera, azaroaren 21ean Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak ospatuko dira Donostiako belodromoan.
Eskola kiroleko gaztetxoak, teknifikazio saioetan
Gaztetxoek ere hasi dituzte denboraldiko lehen jarduerak. Larunbatean Ormaiztegin elkartu ziren eskola kiroleko talde guztietako haurrak, teknifikazio saio batean parte hartzeko. Antolakuntza bikaina izan zen, eguraldia lagun izan zuten eta, batez ere, haurrek ederki pasa zuten eguna.