Moto3n uste baino lehenago egingo du debuta Beñat Fernandezek

Moto3 World Championship txapelketan ariko zela jakina zen baina debuta aurreratu egingo da. Ez da hurrengo denboraldian izango, honetan baizik. Are gehiago, datorren lasterketan. Levelup MTA taldeak aurreratu duenez, Bertelle gidari italiarra lesionaturik dago eta, haren tokia, Beñat Fernandez andoaindarrak beteko du Portimaoko Sari Nagusian.

KOMUNIKATU OFIZIALA: LEVELUP mta

"LEVELUP mta taldeak jakinarazi du #18 Matteo Bertellek ez duela Portimaoko Sari Nagusian parte hartuko. Medikuaren gomendioari jarraituz, pilotuak ez du lasterketan parte hartuko, errekuperazio-prozesuarekin jarraitu ahal izateko. Valentziako azken asteburuan osasun-azterketa gainditzea espero du.

Haren ordez, gure taldearen koloreak defendatuko ditu Beñat Fernándezek. Espainiar pilotua 2027ko denboraldirako gure taldean aritzeko baieztatuta dago dagoeneko, eta Portimaon ariko da".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!