1936ko gerran, Gipuzkoan faxismoaren aurka borrokan aritu ziren internazionalistak ikertu dituzte Aitor Azurki (Donostia, 1983) kazetariak eta Aitzol Arroyo (Hondarribia, 1994) historialariak, eta Euskaldiko Borrokalarietako bat naiz liburua kaleratu dute, berriki.
1937ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen ondoren Espainiako estatuaz kanpotik Errepublika defendatzera etorritako 180 internazionalisten ibilerak kontatzen dituzte liburuan Arroyok eta Azurkik, eta horietako bakoitzaren biografia laburra osatu dute. Guztiak ere Nazioarteko Brigada ospetsuen aitzindariak izan ziren: frantziarrak, italiarrak, alemaniarrak, poloniarrak, belgiarrak...
Buruntzako eta Asuko internazionalistak, gogoan
Hitzaldian, besteak beste, Buruntza mendigaineko luebakietan ametraildoreekin trebe jardun zuten belgiarren ibilerak aipatuko dituzte. Halaber, gogoan hartuko dute Asu baserriko soroan fusilatu zuten internazionalista frantziarra; 2003an, Aranzadiko kideek desobiratu egin zuten gorpua, baserriko kideek eman zuten testigantzari esker.
Euskaldiko Borrokalarietako bat naiz liburua Donostian, irailaren 11n aurkeztu zuten. Hona orduko pasarte bat: