Udalak bere Facebookeko kontuan zabaldu ditu argazkiak eta bideoa.
Garbiketaren berri ematerakoan, zera adierazi du Udalak:
“Asko pozten gaitu jakinarazteak lan askoren ostean lortu dela zubia garbitzea. Laser bidezko sistema aurreratua erabili da, izan ere, ondare arkeologiko, historikoa eta kultural handikoa da zubia, eta zorionez ingurunea eta erreka kaltetu edo kutsatu gabe egitea lortu da. Zaindu dezagun herria!”.

