Hamargarren jardunaldiko partida garrantzitsuena Ubitarten jokatuko da

Euskalduna-Getariako lehen bi sailkatuen arteko partida larunbat honetan jokatuko da, arratsaldeko 16:30ean hasita.

Gorengo mailako denboraldiaren lehen herena jokatu da eta joera argia da: Getariako eta Euskalduna talde sendoak dira. Puntu asko pilatu dituzte dagoeneko eta, horri esker, sailkapenaren lehen bi postuetan dira.

Getariako taldea da ondoen doana, 24 punturekin. Estatistika bikaina du: 8 garaipen eta porrot bakarra. Euskaldunak ere partida bakarra galdu du baina, bidean, bi berdinketa egin dituenez, lehen bi sailkatuen aldeko diferentzia 4 puntukoa da orain.

Larunbateko partida garrantzi handikoa da urdinentzat. Getariako garaitzea gaikaldeari eustea litzatekeelako. Gainerakoan, urrunegi joan daiteke liderra.

Etxean, zaletuen aurrean, Euskalduna partida ona egiten ahaleginduko da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!