Aurkeztu dute azaroaren 25eko egitaraua

Aurkzpen-ekitaldia egin zuten Andoaingo udaletxean.

Mural margoketa, antzezlana, ikuskizun urratzaileak... urtero bezala, Andoaingo Udalak ekitaldi-sorta antolatu du. Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, berriz, mugimendu feministaren deialdiekin bat egingo du.

Azaroaren 25ean da Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna, eta urtero moduan, ekitaldi-sorta antolatu ohi du Andoaingo Udaleko Berdintasun lan-sailak. Datorren larunbatean, azaroak 21, Udal Ludotekan, murala margotuko dute. Azaroaren 25ean, berriz, mugimendu feministak antolatutako ekimenekin bat egingo du udalak.

Hilaren 27an, ostiralarekin, “Feminissimas” antzerki lana iragarrita dago baina ikustear da egun horri eusten dioten. Izan ere, ikuskizunetako teknikariek greba deitu dute azaroaren 26an eta 27an. Euskal Herriko sindikatuen babes zabala jaso du ekimenak. Gerta liteke, datozen orduetan, ekitaldia dataz aldatzea. Obrak feminismoaren teoriaren eta eguneroko bizitzaren arteko kontraesanak aztertzen ditu, umorearen eta ironiaren bidez: “Hiru lagun, nerabezarotik elkar ikusi gabe egon ondoren, feminismoaren kongresu batean elkartuko dira berriro, eta feminismoa ulertzeko dituzten modu ezberdinek euren adiskidetasuna jarriko dute proban”.

Eta azkenik, azaroaren 29an, igandean, Itziar Zigak eta Itxaso Badellek sortutako Las Wallpurguis konpainiaren "De cuando existÌa el purgatorio" antzezpen esperimentala izango da.

Emakumezko erreferenteak zikloa iragartzeko afitxan

Erreferente diren emakumeak ageri dira, hala nola, Ana Maria Matute idazlea, Angela Davis filosofoa, Malala Yousafzai aktibista edo Carmen Alcacera Perez, Andoaingo emagina, Huescatik etorri eta Andoainen aritu zena 1966ra arte.

Astearen hasieran egin zuten zikloaren aurkezpena eta bertan izan ziren ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!