Plaza Morean, Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoaren atarian eta Juanita Alkain plazatxoan saio bana egin dute haur eta gazteek, ikusleen gozamenerako.
Haizezkoen taldea eta perkusioarekin abiatu da arratsaldean, akordeoiak eta txistuak hartu die segida, eta, bukatzeko, biolina, flauta, gitarra eta perkusioa uztartu dituzte.
Ekitaldiari amaiera emateko, txokolate-beroa hartu dute parte-hartzaileek. Santa Zezili musikarien egunaren atarian, jendaurreko erakustaldia egin dute gazteenek.