Andoaingo Udalaren adierazpen instituzionala, haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunean

Azaroaren 20an Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna ospatzen da, egun horretan onartu baitzen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzio, eta ordenamendu juridikoaren parte da 1990ean berretsi zuenetik, Gorte Nagusiek hala onartuta.

Andoaingo Udalak bat egin du Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunarekin adierazpen instituzional baten bidez. Bertan, haur eta nerabeen eskubideak bermatzearen eta haien ahotsa kontuan hartzearen garrantzia nabarmendu du.

Udalaren adierazpenaren arabera, "2026ko Haurren Nazioarteko Egunak, errealitate xume baina funtsezkoa gogorarazten digu: haurrak eta nerabeak ez dira etorkizuna soilik; orainaldiko herritarrak dira. Hemen daude. Gure komunitateen parte dira, eta haien bizitzetan eragina duten erabakietan haien iritziak entzuteko eta kontuan hartzeko eskubidea dute".

Era berean, tokiko erakundeek eskubide horiek bermatzeko duten ardura azpimarratu du Udalak. Komunikatuan aipatzen denez, "gertutasuna ardatz, haur eta nerabeei entzuteko, laguntzeko, babesteko eta aukerak sortzeko gai dira. Halaber, haurren eta nerabeen eguneroko bizitzan eskubideak egiazko bihurtzen diren gunea dira".

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!