Emakumezkoen eta gizonezkoen partida bana jokatu ziren. Biziak eta maila handikoak. Beraz, harmailak bete zituzten zaletuek gozatu ederra hartu zuten.
Emakumezkoetan Naroa-Maia 2-1 gailendu ziren Elaia-Frida bikotearen aurkako partidan. Gizonezkoetan, berriz, Erkiaga-Lekerika bikotea 2-0 gailendu zitzaion Basque-Barandikari. Aurretik, Gaztelekuko txikiek jokatu zuten eta erakustaldi aparta eman zuten.
Ikusleen artetik, hainbat lagun sari eta guzti etxeratu ziren. Izan ere, produktu-sortak zozkatu zituzten.
Gaztelekuko antolatzaileentzat eta zaletuentzat, beraz, arratsalde gogoangarria.