Buruntzaldea IKTren hitzordu berriak larunbat honetan Andoainen

8 igerilari izango dira benjamin kategorian eta 4 alebinetan.

Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldeak jardunaldi berria izango du larunbat honetan Andoainen.

Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko Benjamin Jaialdiko 2. jardunaldia izango dute Andoaingo Allurralde Udal Polikiroldegia. Gure txikiek, 2018an, 2017an eta 2016ean jaiotakoek, 25 edo 75 bizkar eta estilo bereko hanken 6x25 errelebua izango dute, talde guztietako gainontzeko igerilariekin nahastuta. Horrez gain, errelebuaren ondoren, 2016ean jaiotakoek bizkar erako 150 metroetako proba egiteko aukera ere izango dute eta amaitzeko, 4x50 libre errelebo mistoa. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Andoainen bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 3. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 17:30 aldera. 2014 eta 2015ean jaiotakoak izango dira, eta taldeko 9 partaidek parte hartuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!