Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunak Andoainen

Andoaingo Udalak herriko eragileekin batera ekitaldi-sorta antolatu du. Aurten bat egingo dute Taupa mugimenduak Euskal Herri osorako zabaldu duen kanpainarekin.

Abenduaren 1ean BERRIAko zuzendari izandako Martxelo Otamendiren liburuaren aurkezpena egingo dute. Eta, hilaren 3an, ekitaldi-sorta. Andoaingo Udalak honako eragileekin elkarlanean osatu du egitaraua: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, Plaza-dantza taldea, Udal Musika Eskolako abesbatza, Ludoteka eta Aiurri.

“GURI TOKI GUZTIETAN EGITEA GUSTATZEN ZAIGU” da TAUPA mugimenduaren lelo nagusia. Eta asmo horrekin bat egiteko deia luzatu diete herriko elkarte eta eragileei. Hala, atxikimendua agertzeko argazki-bilduma osatu nahiko lukete antolatzaileek.

 

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
2026 ANDOAINEN

“Guri toki guztietan egitea gustatzen zaigu”

ABENDUAK 1, ASTEARTEA

Martxelo Otamendirekin solasaldia

Dinamizatzailea: Ainara Arratibel.

18:00-19:00, Bastero Kulturgunea.

 

ABENDUAK 3, OSTEGUNA

Ekitaldi instituzionala

Andoaingo euskaltegian euskara ikasten ari direnei aitortza.

11:00, Goikoplaza, Larramendi eskulturaren bueltan.

 

Ikusberarekin jolasean eta meriendatxoa

Aiurrirekin eta Andoaingo Ludotekaren laguntzaz antolatuta.

17:30-18:30, Goikoplaza.

 

Kartel pegada eta Kanta-Dantza kalejira

Larramendi Bazkuna, Udal Musika Eskolako abesbatza eta PlazaDantza taldearen laguntzaz antolatuta.

Tartean bi geldiune egingo dira Plaza Morea-Andreurdinarenan eta Zehar kal-muturrean.

18:30-20:00, Goikoplazan hasi eta Zumea plazan bukatu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!