Ama Kandida errepidea trafikora itxiko dute ostiral goizean

Udalak ohar bidez zabaldu duenez, ostiral honetan, azaroak 27, etorbidea itxiko dute 09:30-14:00 artean.

Lurraldebus eta Hiribus autobusek Illarramendi industriagunea inguratuko dute, eta bi geldialdi egingo ditu: Kaletxikiko geldigunean eta Ama Kandida-Rikardo Arregi kaleen bidegurutzean (Iturri taberna aurrealdean).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!