Txerri-hiltzea (edo txerriboda) Euskal Herriko baserrietan neguan, San Martin egunaren bueltan, egin izan den ohitura zaharra da, oraindik ere zenbait tokietan mantentzen dena, eta antzeko joera eduki dute estatuko hainbat lurraldeetan ere, Extremaduran, kasurako.
Etxea negurako haragiz hornitzea izan da xede nagusia ohitura horrekin, baina aldi berean, beste funtzio soziala, komunitarioa eduki izan du betidanik; familia eta auzokideak festa-giroan elkartzea, alegia. Bigarren helburu hori daukate buruan, batik bat, Hogar Extremeño elkarteko kideek.