A-15eko Andoaingo sarrera Lasarte-Oriarako noranzkoan itxita egongo da larunbat gauean

A-15 errepidean segurtasun-hesi metalikoa konpontzeko lanak direla eta, trafikoan honako afekzioak izango dira azaroaren 28tik 29rako gauean.

Azaroaren 28eko 22:30etatik azaroaren 29ko 06:00etara, hurrengo adarra itxi egingo da:

  • A-15-156-1-S errepidetik Lasarte-Oria-ko noranzkoan Andoaingo udalerrira.

Lasarte-Oriako norabideko A-15-156-1-S adarraren mozketak, N-I-447-B-1-S adarra erabiltzera behartuko dituzte ibilgailuak. Lanak bukatu ondoren obrako behin-behineko seinaleak kenduko dira eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!