Debuta egin zuen Moto3 txapelketan

Aurreko asteburuan Portimaoko Sari Nagusian debuta egin zuen andoaindarrak Moto3 lasterketan.

Moto3 txapelketan uste baino lehenago debuta egin du Beñat Fernandezek. Lasterketa amaituta, balorazioa egin zuen: "Lan handia egin dugu datorren urteko motorra ulertzeko. Oso itzuli baliotsuak asteburu honetan, eta oso lasterketa zaila baldintza txarrekin. Eskerrik asko @levelup_mta aukeragatik, dena emateagatik, eta asteburu osoan hain ondo tratatzeagatik! Eskerrak eman nahi dizkiet etxetik laguntza ematera etorri zareten guztiei, WhatsApp eta Instagram bidez idazten didatenei eta lasterketa ikusi eta nigan pentsatu duzuenei! Orain arte nire progresioaren parte izan diren guztiei ere bai".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!