Hogar Extremeño elkarteak eta Gipuzkoako Etxe Erregionalen Federazioak elkarlanean antolatu dute jaialdia, Andoaingo udalaren laguntzarekin.
Basteroko auditorioan, larunbatarekin, eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da jaialdia. Doan da sarrera, eta gonbidapenak harreran hartu beharko dira.
Gabon kanten IX. edizioa ospatuko dute larunbatean. Iaz, Intxaurrondoko Centro Extremeñok, Lasarte-Oriako Semblante Andaluzek, Urnietako Egape Dantza Taldeak eta Maizorriko txalapartariek jaialdi polita osatu zuten Basteron. Orduko argazki-sorta eta bideoak, hemen.