Minutuko isilunea, plenoan, Estanis Amutxastegiren omenez

Azaroko plenoaren hasieran Andoni Alvarez alkateak Estani Amutxastegi alkate ohiaren heriotzaren berri eman eta haren aldeko minutuko isilunea egitea proposatu zuen. Hala, zinegotzi guztiak altxa eta alkate ohia omendu zuten. Jarraian, Alvarezek Alkaini eman zion hitza. Bozeramaile sozialistak alkate ohiaren soslaia egin eta haren aldeko adierazpena egin zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!