Azaroaren 11n Etxebizitza-eskubidearen aldeko Greba Orokorra egin zen, eta eskualdean ere oihartzun handia izan zuen. Greba egun horren balorazioa egiteko, Greba eta gero zer? lemapean asanblada irekia deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak. Abenduaren 3an 19:00tan Igara Zentro Sozialistan izango da bilkura. Balorazioa egiteaz gain, hemendik aurrera eman beharreko urratsez jardungo dute. Halaber, Andoaingo etxebizitzaren arazoa aztertuko dute. Asanblada amaitzean, pintxopotea egingo dute.