Aurten zendutako Jose Luis Rodriguez eta Alfonso Horrillo bazkideak omendu dituzte txerri-hiltzearen ospakizunean

Txerri-hiltzearen ospakizunari heldu diote goizean goizetik Hogar Extremeñoko sukaldariek, eta arratsaldean egin duten bazkarian aurten zendu diren Jose Luis Rodriguez eta Alfonso Horrillo bazkideak omendu dituzte. Biek ere txerri-hiltzearen usadioaren antolakuntzan parte hartu izan zuten urtetan.

Rodriguezen alargun Maria Angeles Garciak esker-oneko lore-sorta jaso du Pedro Mateosen eskutik, bazkaria hasi aurretik.

Goizean goizetik, hainbat bazkideek ekin diote txerri-hiltzearen usadioari sukaldean, eta eguerdian, bazkide, eta gonbidatutako udal ordezkariei eta herriko elkarteetako kideei hainbat jaki goxo eskaini dizkiete; hala nola, migak urdaiarekin, gantz-haragi iharra, piper berdeak, edota, erraiak tipularekin; edateko, berriz, pattar zuria eta pitarra ardoa.

Honako menua prestatu dute bazkaritarako bildu diren ia ehun lagunentzat: txitxirio-zopa, odolkia, txorixoa, urdaia, txitxirioak, flana helatuzrekin, eta turroia. Migak urdaiarekin.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!