ASMOA ETA MISIOA

Aiurri euskaratik eta euskaraz  diharduen tokiko hedabidea da, prentsa-idatzia eta edizio digitala jorratzen dituena. Eskualdeko hartzailego zabalari begira, egunerokoaren lekuko eta bozgorailu izan nahi du gizarte-bizitzaren kohesioan bidelagun izan asmoz.

Informazioaren eta komunikazioaren gizartean, egunerokoaren gakoak ulertzeko hedabide multimedia euskalduna da. Orotariko edukiak lantzen dira irakurlego zabalarentzat: gertukoa, euskararen aldekoa, urte osora zabaltzen da bere jarduna.

Bisioa

Beterri-Buruntza-Aiztondon erreferente izaten jarraituko duen euskarazko hedabide gertukoa, euskaltzalea, ikuspegi irekikoa, sinesgarria eta gizarte eragile aktiboa.

Balioak

Gertukoa

Tokiko hedabidea izanik, hurbilekoak dira albisteak nahiz protagonistak.

Euskaltzalea

Euskarazko hedabidea da eta, harago, euskararen eta euskal kulturaren aldekoa.

Konprometitua

Hedabide sinesgarria helburu, herritarrekin eta gizarte-eragileekin konprometitua.

Berdinzalea

Argitalpenen gai-zerrenda, edukien lanketa eta irudiaren erabilera… Alor horietan genero-ikuspegia aintzat hartzen da.

Plurala

Udalgintzan, politikagintzan... iritzi aniztasunari arreta berezia jartzen zaio.

Zabala

“Komunitatea” atalaren bidez, nagusiki, arlo guztietako eragileek Aiurriren bozgorailua baliatzeko aukera dute.

Berritzailea

TOKIKOMen lankidetzarekin, bereziki, etengabeko berrikuntzan murgilduta dago hedabidea.

 

KODE DEONTOLOGIKOA

Gogoetan eta esperientzian oinarriturik, balio editorialen oinarri deontologiko orokor batzuk ezarri dizkiogu guren buruari. Esteka honetan jasota dago:

 

LERRO ESTRATEGIKOAK eta HELBURU ESTRATEGIKOAK

Gure erakundearen lerro estrategikoak zehaztuta ditugu 2025-2028 epealdirako. AMIA analisitik hartutako lerro estrategikoak eta honi lotutako helburu estrategikoak zehaztuta daude bertan.

ESTRATEGIA

Antolamendu eredu egituratua
  • Prozesuen araberako antolamendu eredua garatzea.
Gure identitatea
  • Hedabideen arteko sinergiatik abiatuta jauzi koalitatiboa egitea.
  • Gure identitatea eta marka irudia indartzea gure izaera soziala nabarmenduz.
Dirulaguntzen kudeaketa
  • Ohiko dirulaguntzak modu arduratsuan eta eraginkorrean kudeatzea.
  • Dirulaguntza-lerro berriak kudeatzea.
Autofinantzaketa handitzea
  • Zerbitzuak dibertsifikatzea eta proiektu berriak lantzea.
  • Publizitate-sarrerak handitzea.
  • Kideen fidelizazioa eta berriak lortzea.
Aliatu sarea
  • Aliantzen kudeaketa eraginkorra.

BEZEROAK

Bezeroen ahotsa
  • Bezeroekin harremana sendotzea
Bezeroekiko irismena hobetu
  • Marka irudia indartzea
Estrategia digitala
  • Gazte audientzia handitzea
  • Kazetaritza digitala areagotzea
  • Bezero komertzialei aukera berritzaileak eskaintzea

PERTSONAK

Barne funtzionamendu eraginkorra pertsonak erdigunean jarriz
  • Gure erakundearekiko gogobetze maila/ atxikimendua areagotzea
  • Berdintasun irizpideak zeharka aplikatzea
  • Langilegoaren gaitasun profesionalak areagotzea
  • Talde dinamika sendotzea

GIZARTEA eta INGURUMENA

Gizartearekiko konpromisoa
  • Desinformazioaren aurkako lanketa egitea gazteen artean (Alfabetatze mediatikoa)
  • Herrigintza aktiboa
  • Kolektibo zaurgarrienganako konpromisoa areagotzea
  • Berdintasunaren garrantzia gizarteratzea
  • Eskualdearen garapena bultzatzea
  • Besteek gurekiko daukaten pertzepzioa hobetzen jarraitzea
Ingurumenarekiko konpromisoa
  • Paperaren erabilera jasangarria
  • Gizartearen sentsibilizazioa informazioaren bitartez
  • Baliabideen gure erabilera arduratsua

BERRIKUNTZA

Berrikuntza plana
  • Bezeroei begirako abantaila teknologikoak ahalbidetzea
  • Kazetaritza digital bertikala erredakzioaren kulturan integratzea
  • Kudeaketa aurreratuaren kulturan murgiltzea
  • Berritzeko barne-testuinguru sendoa sortzea
  • Berrikuntza irekia errazteko mekanismoak hedatzea
  • Ideia eta proiektu berritzaileen kudeaketa

 

Kudeaketa Aurreratua

Jose Luis Diaz Euskaliteko presidenteak diploma eman zion Aiurriko Jon Ander Ubeda zuzendariari.

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan Aiurrik egindako lana saritu zuen Euskalit fundazioak, 2024ko abenduan Bilboko Euskaldunan antolatu zuten ekitaldian.