Irailaren 15ean aske geratu zen Nekane Txapartegi asteasuarra, Suitzan. Hori ospatzeko, ongi-etorri ekitaldia antolatzen ari dira Zurichen irailaren 30erako. Bertara joan ahal izateko, autobusa antolatzen ari dira Asteasutik.
Irailaren 29an aterako da autobusa Asteasutik 20:30etan eta itzulera larunbat iluntzean egingo luke. Prezioa 50 euroko da eta 615 708 732 zenbakira deituta egin behar da izen ematea.