Asteasuko eta Larraulgo hainbat herritarrek elkarretaratzea burutu dute Asteasuko plazan eguardian, “Mundu osoko emakumeok mundua geratuko dugu” aldarrikatuz. Asteasuko emakumeen taldeak eta Asteasuko Udalaren izenean Pili Legarra Alkateak hartu dute hitza, eta Nekane Txapartegik bidalitako mezua ere entzun ahal izan da ekitaldian zehar.