2019ko udal hauteskundeak

Asteasu Batuz taldea udal hauteskundeetara aurkeztuko da

Aiurri 2019ko mai. 3a, 10:58
2019ko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren kideak Asteasu Batuz taldetik. Argazkia: Asteasu Batuz.

Hirugarren aldiz aurkeztuko da Asteasu Batuz taldea udal hauteskundeetara Pili Legarraren gidaritzapean. Adierazi dutenez, "taldearen osaketa orekatua egiten saiatu gara; esperientziaduna, genero berdintasuna bermatzen duena, adin ezberdinetako jendea biltzen duena, lan esparru desberdinetan ezagutza dugun partaideak biltzen dituena…".

Lanerako gogotsu eta prest dagoen taldea osatu dutela azpimarratu du Asteasu Batuz taldeak. "Herritarrekin herria hobetzeko helburua dugu eta horretarako partaidetza eta komunikazioa izango ditugu oinarri. Herritar guztien interesak defendatzen saiatuko gara eta herritarrak gure politiken erdigunean jartzen. Bozkatu Asteasu Batuz!".

Asteasu Batuz taldeko hautagaiak:

  1. Pili Legarra Kortajarena.
  2. Joxe Ramon Ayerza Sarasua.
  3. Larraitz Alkorta Aizpuru.
  4. Joseba Txapartegi Nieve.
  5. Pili Iturbe Urdangarin.
  6. Aitor Usandizaga Izagirre.
  7. Unai Otegi Irazusta.
  8. Amaia Agirre Arrastoa.
  9. Peio Izagirre Sarasola.
  10. Arantxa Asurmendi Arrieta.
  11. Joxe Angel Sarasola Garate.
  12. Itziar Beloki Uria
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!