Elizmendiko Jaiak 2019

Hasi dira Elizmendiko jaiak

Aiurri 2019ko mai. 4a, 18:53

Ximonen jaitsierarekin eman diote hasiera Elizmendi auzoko jaiei. Elizaren dorretik gozokiak bota dituzte eta txikienak adi-adi egon dira gozokiak biltzeko.

Jaia lehertzerako herriko gaztetxoenak festarako jarrera gogotsuarekin agertu dira. Ximon elizaren dorretik jaitsi orduko, jolas ezberdinak burutu dituzte. Arratsaldean zehar mus txapelketa, zezen txikiak eta poniak. Hemendik gutxira buruhandiak eta Elustondo anai-arreba trikitilarien txanda izango da arratsaldea girotzea. Iluntzean herri afaria egongo da Erretore etxean. Ondoren, zezen suzkoa ibiliko da herrietatik sua dariola, eta gaueko parranda Elustondo anai-arreba trikitilarien esku egongo da.

Bihar, igandea, amaituko dira jaiak. Hauxe egitaraua:

11:30 Meza, Santa Kruz Ermitan.
Ondoren Hamaiketakoa eta herri-kirolak:

  • Aizkolariak: Aratz Mugertza eta Jokin Alkizalete.
  • Harri-jasotzaileak: Hodei Iruretagoiena (IZETA IV), Iñigo Eizagirre (EIZA) eta Iraitz Arruti gaztea.

17:00 Toka txapelketa eta buruhandiak.
Ondoren Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!