Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehen saioa Asteasun ospatu da

Aiurri 2019ko mai. 4a, 20:30

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko saioei Gipuzkoa Bertsotan eman diote izena. Lehena Asteasun Udaletxean ospatu da arratsaldean. Sarrera guztiak agortu dira.

6 bertsolari lehiatu dira lehen saioan: Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena Lizaso, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe eta Maddi Ayestaran Iparragirre. Aurkezle lanetan Maddi Labaka Mayoz aritu da.

Egin beharreko lanak hauxek:

  • Agurra.
  • Binaka gaia emanda zortziko handian hiruna bertso.
  • Binaka gaia emanda zortziko txikian hiruna bertso.
  • Bakarka lehen puntua emanda zortziko txikian bina bertso.
  • Bakarka gaia emanda nahi den doinu eta neurrian bina bertso.
  • Kartzelako lana: binaka gaia emanda hamarreko txikian hiruna bertso.

Sailkapena:

  1. Aitor Salegi 335,5 puntu.
  2. Amaia Iturriotz 324 puntu.
  3. Eñaut Martikorena 318 puntu.
  4. Aitor Tatiegi 287 puntu.
  5. Uxue Alkorta 277 puntu.
  6. Maddi Labaka 268 puntu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!