Sanpedroak 2019

San Pedro jaietako egitaraua

Aiurri 2019ko eka. 10a, 12:56

Ekainaren 23tik 30era bitartean ospatuko dira sanpedroak Asteasun. Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteek jaurtiko dute txupinazoa.

Egitaraua:

Ekainak 23, igandea
21:00 San Juan bezperako sua eta dantza.

Ekainak 26, asteazkena
18:30 Frontenis txapelketako finalak.
21:30-22:00 Izen-emateak mus eta txintxon txapelketetarako (gutxienez bikotekide batek Asteasun erroldatua egon behar du).
22:00 Zozketak.
22:05 Mus eta Txintxon txapelketak pilotalekuan.

Ekainak 27, osteguna
HAURREN EGUNA
11:00 Haurren txupinazoa. Jarraian, haurren krosa eta marrazketa lehiaketa.
12:00-14:00 Haur parkea pilotalekuan.
14:00 Umeen bazkaria.
15:00-17:00 Haur parkea pilotalekuan.
17:30 Txan magoa plazan.
18:00 Gizonezkoen Pala Txapelketako finala.
19:30 Txupinazoa Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteen eskutik. Jarraian kalejira txistulariekin, buruhandiekin eta Zizurkilgo erraldoiekin.
22:30 Bertso-saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren, kalejira tabernaz taberna: Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.

Ekainak 28, ostirala
KUADRILLEN EGUNA
11:30 Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketako finalak. Eskuz mutilak: Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre; palaz neskak: Naroa Beobide eta Maddi Urkola.
12:00 Kuadrillan triki poteoa musikaz lagunduta.
Ondoren, Ikurrinaren ekitaldia.
14:30 Kuadrillen arteko bazkaria.
16:30 Zezen txikiak eta poniak.
18:30 Sakatu elektrotxaranga.
22:30 Zezen suzkoa.
Jarraian, Euskorleans Dixie Band, musika kalean.
00:30 Josu Rodriguez DJa plazan.

Ekainak 29, larunbata
SAN PEDRO EGUNA
10:00 Txistularien diana.
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, Elizmendin: soka-dantza, hamaiketakoa.
Ondoren, Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak: eskuz mutilak, aurrebenjaminak: Galder Muxika eta Alain Val; eskuz mutilak, benjaminak: Urko Azurmendi eta Unax Maioz.
18:00 Kalejira herriko musikariekin, buruhandiekin eta erraldoiekin.
19:30 Bonberenea txarangaren musika kalez kale.
21:00 Herri afaria.
Ondoren, Bonberenea txaranga.
00:00 Kontzertuak: Gozategi eta Meliora.
*Gaueko autobus zerbitzua eskainiko da.

Ekainak 30, igandea
JUBILATUEN EGUNA
11:30 Meza.
Ondoren, hamaiketakoa Aizondo Elkartean.
11:00-11:30 Patata tortilla txapelketa.
12:30 Sagardo dastaketa.
13:00 Herri-kirolak:

  • Aizkolariak: Xabier Orbegozo (Arria V) eta Ugaitz Mugerza.
  • Harri-jasotzaileak: Inaxio Perurena, Inar Urruzuno eta Mikel Lopetegi (Urra).

14:30 Jubilatuen bazkaria.
Ondoren, bertsolariak: Telleria eta Lizaso. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
18:00 Herriko taldeen arteko herri-kirolak.
Jarraian, trikitixa eta pandero eskolaren musika emanaldia.
21:00 Sorginaren jaitsiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!