Sanpedroak 2019

Hamaiketakoa Aitzondon

Jubilatuentzako meza osteko hamaiketakoa prestatzen du urtero aitzondo elkarteak. aurtengoan ere ez dute hutsik egingo. elkartea sortu zela 60 urte beteko dira aurten.

Aurten hartu du Aitzondo elkarteko zuzendaritza Bittor Lasa billabonarrak, eta San Pedro jaietan elkarteak duen lekuaz eta garrantziaz hitz egin du.

Jubilatuen eguneko hamaiketakoa eta bazkaria elkartean ospatzen dira urtero, sarrera ikurrin handi batez apainduta izaten delarik. Hamaiketako ederra egiten dute, hala nola salda, haragi egosia... Bittor Lasak erantsi duenez, "jubilatu zaharrenari oroigarria oparitzen zaio. Zaharrenari eman zaionaren kasuan, bigarren zaharrenari ematen zaio. Eta bazkalostea trikitilariek eta bertsolariek alaitzen dute". 1959. urtean sortu zen Aitzondo elkartea. Egun, 146 bazkide ditu eta horietatik 11 dira emakumezkoak.

2004. urte arte bazkide guztiak gizonezkoak ziren, eta geroztik emakumeek bazkide egiteko aukera dute. Aitzondo elkartea familian edota lagunartean elkartzeko elkartea leku ederra dela gehitu du Lasak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!